Zergatik Oporrak Bakean? - Afanis

EU / ES
Vaya al Contenido

Zergatik Oporrak Bakean?

1975. urteaz geroztik Mendebaldeko Sahara Marokoren legez kanpoko okupaziopean dago; zapalkuntza bortitza pairatzen eta eta giza eskubiderik gabe. Eta horren kausa nagusia Espainiak gauzatu gabe utzi zuen deskolonizazio prozesua eta Nazio Batuek bertan ebatzi izan diren ebazpenak betearazteko erakutsi duten akordiorik eza dira.

Saharako herritarrak hiru eremutan banatuta bizi dira: Marokok okupatutako lurraldea, Aljerian dauden errefuxiatuen kanpalekuak eta Mendebaldeko Saharako lurralde liberatuan bizi den herritar multzo txikia.

Jarraian aurkituko duzun bideoa Asociación Sahara Almeria elkarteak egina da, eta 4 minutuan, beste inon baino hobeto azalduta aurkituko duzu aurretik aipatutako guztia.

ERREFUXIATUEN KANPALEKUEN ANTOLAMENDUA ETA BIZI-BALDINTZAK
 
Kokapena
Errefuxiatu sahararren kanpalekuak Aljeriako hego-mendebaldean daude, Tinduf probintzian. 200.000 biztanle inguru bizi dira bertan, baina zifra hori aldakorra da, iturrien arabera. Bertako biztanle askok lau hamarkada luze darama bertan, eta gaztetxoenak hirugarren belaunaldikoak dira dagoeneko, eta ez dute inoiz Mendebaldeko Sahara, euren lurra, ikusi.
Kanpalekuetan, jaima izeneko oihalezko dendatan eta adobezko eraikuntza txikietan bizi dira, eta Marokok okupatuta daukan Mendebaldeko Saharako hirien izen berberak dituzten bost kanpaleku edo wilaya-tan banatuta daude. -Aaiun, Smara, Dajla, Bojador eta Auserd. Wilaya bat hiri handi baten antzekoa da, eta horietako bakoitza daira txikiez osatua dago; gure hirietako auzoen antzeko herrigune txikiak.   Wilaya bakoitzean bospasei daira daude.

Bojador (lehen, 27 de febrero zena): 27 de Febrero, Akti eta Lemsid.
Aaiun:  Guelta, Amgala, Dcheira, Bucraa, Hagunia eta Daura.
Dajla:  Argoub, Yreifia, Um-Dreiga, Tiniguir, Gleibat-El Fula, Ain-El Beida eta Bir Nzaran.
Auserd:  Zug, Agüenit, Tichla, Miyek, Lagüera eta Bir-Ganduz
Smara: Farsia, Mahbes, Ydería, Hausa, Bir- Lehlu, Tifariti eta Mheiriz
Rabuni:  SEADko gobernuaren kanpaleku administratiboa.

Gizarte-antolamendua
Kanpalekuetako bizimodua bereziki gogorra da: udan, 55 ºCtik gorako tenperaturak izaten dituzte, eta, aldiz, hotz handia izaten dute neguko gauetan. 44 urte eta gero, hasi berriak dira wilayetara 220 v-ko argia eramaten.

Ez dago txorrotako urik, eta ura zisternatan banatzen dute familia bakoitzak etxe ondoan dituen biltegietan. Ematen dieten ur hori denetarako erabili behar dute: edateko, garbitzeko, janaria prestatzeko, etab. Eta hala eta guztiz ere, sahararrek, Frente Polisarioaren gidaritzapean, gizarte-antolamendu miresgarria lortu dute kanpalekuetan.

Dairetako antolamendua emakumeen esku dago batik bat, orain gutxi arte gizonak gerra-frontean baitzeuden. Oro har, emakumeek osatzen dituzte osasuna, hezkuntza, hornikuntza-saila, eta eguneroko bizimoduko gainerako alderdien jardun egokia ikuskatzen duten herri-batzordeak.

Osasun-antolamendua
Prebentzio-medikuntzan eta ospitale-urgazpenean oinarritzen da. Daira bakoitzean osasun-zentro bat dute, eta han artatzen dituzte kasu errazak, anbulatorio batean bezala; eta, horrez gain, wilaya bakoitzean ospitale txiki bat dute, konplikazio handirik agertzen ez duten ebakuntzetarako. Eriak artatzeaz gain, osasun-orientaziorako hitzaldiak ere ematen dituzte batean zein bestean.

Rabuniko Ospitale Nagusira bideratzen dituzte tratamendu konplexuagoak behar dituzten gaixoak. Rabuniko ospitalean Unitate Kirurgiko bat dago, ebakuntzetarako. Osasun-arloko arazorik larrienetakoa, hala ere, botika eta osasun-materialik eza da.

44 urteko erbestealdi honetan, eta kanpalekuetan osasun-arreta eskaini ahal izateko, atzerrira bidali izan dituzte ikasketak egitera osasungintzan lanean aritu behar zutenak. Patologia larriak artatzeko edo kanpalekuetako ospitaleetan nekez osa daitezkeen gaixotasunak tratatzeko edo ebakuntzak egiteko, zenbait gaixo atzerrira bidaltzeko nazioarteko laguntza ere jaso izan dute.

Hezkuntza-antolamendua
Hezkuntzaren alorrean begi-bistakoa da Frente Polisarioak herrigintzan egin duen ahalegina; herritar guztiei eman die formazioa eta hezkuntza, eta biztanleen % 99 analfabetoak izatetik, 3 eta 16 urte arteko haur guztiak eskolatzera iritsi da.

Hezkuntza-sistemaren antolamendua honelakoa da:
0 eta 3 urte arteko haurrentzako haurtzaindegia. Daira bakoitzak haurtzaindegi bat dauka.
3 eta 6 urte arteko haurrentzako eskola; gure haurreskoletan jasotzen dutenaren antzeko hezkuntza jasotzen dute bertan.
Eskolak dairetan ematen dira.
Lehen Hezkuntza, 7 eta 12 urte arteko gaztetxoentzat. DBHren antzekoa. Bosgarren mailara arte, wilayetan jasotzen dituzte eskolak,
eta seigarren mailatik aurrera, eskola-barnetegi moduko batera joaten dira haurrak, wilaya guztietarako bateratua dagoena,
edo Aljeriako barnetegietara bidaltzen dituzte.
13 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako bigarren hezkuntza. Honela banatzen da:
▪ Lanbide Heziketa (kanpalekuetako beharrizanetara egokitua).
▪ Batxilergoa eta unibertsitaterako prestakuntza. Saharako ikasleek formazio hori atzerriko herrialdeetan jasotzeko aukera dute.
▪Hezkuntzaren alorrean, azpimarratzekoak dira ikasterik izan ez zuten helduentzako udako alfabetatze kanpainak eta
"27 de Febrero" emakumeentzako eskola; bertan, andereño, klinika-laguntzaile eta abar izateko eskolak ematen dituzte.

Egitura ekonomikoa
Gerrak, kanpalekuetako baldintzek eta herritarren beharrizanek eraman dute Saharako gobernua bizirik irauteko ekonomia garatzera. Herrialde adiskideen eta erakunde humanitarioen nazioarteko laguntza da SEADeko ekonomiaren funtsa.

Ahal den heinean bere burua hornitzen ahalegintzen dira, nekazaritzan batik bat. Kanpalekuetan dauden ortuek ematen dituzten ortuari gutxi horiek zentro publikoetara, eskoletara eta ospitaleetara bideratzen dituzte.

Lana daira bakoitzean antolatzen da beharrizanen arabera, eta batzordeek ikuskatzen eta banatzen dute: hezkuntza, osasuna, nekazaritza, elikadura eta artisautza.

Wilaya guztietan merkatu txikiak ere badaude, herritarrek zerbait behar izanez gero hornitzerik izan dezaten eta kanpalekuetako ekonomiari zelanbait laguntzeko.

Kultura eta adierazpen artistikoak
Hainbat urtetan gerra egoeran bizi izan arren, sahararrek ahalegin handia egin dute herri-nortasuna ez galtzeko eta ondo zaindu izan dituzte euren adierazpen kultural eta artistikoak. Daira bakoitzak talde folkloriko bana dauka. Gainera, artisautza-batzordea ere badago, alfonbren ekoizpena eta larru, zur eta espartzu-lanak bultzatzeko.


Casa de Asociaciones "Simone de Beauvoir".
C/ San Ignacio de Loyola, nº 8-3ª planta, oficina 3.
01001 Vitoria-Gasteiz. Araba/Álava.
650134011 / 665711947. afanisalava@gmail.com.
Nº Registro: AS/A/12195/2005
Logo vertical
Logos ver
Ekimen honen laguntzaileak:
Regreso al contenido