Parte hartu - Afanis

EU / ES
Vaya al Contenido

Parte hartu

Ahora tengo dos familias
Oporrak Bakean egitasmoa
OPORRAK BAKEAN EGITASMOAREN BALDINTZAK
Harrera-egitasmo hau ekainaren amaiera aldetik abuztuaren amaiera aldera gauzatzen da.

HARRERA-FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA ETA HARTU BEHARREKO KONPROMISOAK
  • Adingabekoari buruzko dokumentazioa osatzeko, Afanisek eskatzen dien informazioa ematea.
  • Haurra etxean hartzea.
  • Haurraren mantenuaz arduratzea.
  • Etxean hartutako haurra zaintzea eta babestea.
  • Haurraren eskubideak eta erlijioa errespetatzea.
  • Afaniseko arduradunek emandako jarraibideak errespetatzea eta betetzea.
  • Harrerak irauten duen bitartean behar lezakeen arreta medikoa eta errehabilitazioa eskaintzea, bai eta ordainketa partekatuaren ondoriozko farmazia-gastuak ordaintzea ere.
  • Arazo medikoei edo portaera-arazoei dagozkien gorabeheren berri arduradunei (Afanis) ematea, behar diren neurriak har ditzaten, eta Afanisek egokitzat jotzen duenetan, hau-rrarekiko komunikazioa ahalbidetzea.
  • Afanisek antolatzen dituen jarduerak aukerakoak dira, ez da nahitaez parte hartu behar, baina Afanisek joateko gomendioa egiten du.
  • Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak haurrei eta familiei eskaintzen dieten ongietorrira joatea.
  • Inola ere, inolako adopzio-prozedurari ez ekitea.
  • Harrera-familiak Espainiako estatuko edozein tokitara bidaia dezake, ez ordea atzerrira.
  • Haurrak etxera itzultzeari dagozkion irizpide guztiak doi-doi betetzea: ordutegia, faktu-ratu beharreko zein eskuko maleten pisua, etab.
  • Haurrek bisa kolektiboa dute, ez banakakoa.
AFANIS ELKARTEAREN KONPROMISOA
  • Egitasmoan parte hartzen duten familiei informazioa eta formazioa ematea.
  • Familiei harrerari buruzko behar besteko informazioa ematea.
  • Bisa kolektiboak lortzeko behar diren gestioak egitea.
  • Bidaiaren, bisaren, begiraleen, eta abarren kostuak ordaintzea.
  • Bilbo-Gasteiz-Bilbo joan-etorriak.
  • Haur bakoitzarentzat erantzukizun zibil eta istripuetarako asegurua kontratatzea.
  • Harrerak irauten duen bitartean, haurrekin eta familiekin sor litezkeen arazoei arreta egitea.
  • Gerta litekeen edozein ustekaberen aurrean jardun eta behar bezala tratatzea.
  • Familien eskura begirale saharar bat jartzea, hizkuntzarekin sor litezkeen arazo edo zalantzak argitzeko.
  • Harreran zehar jarduerak antolatzea.
  • Osakidetzan behar diren izapideak egitea, haur bakoitzak bere osasun-txartela izan de-zan.
  • Familia bakoitzari PADI hortz-programari buruzko dokumentazioa ematea.
  • Ikusmenaren azterketa egiteko eta, beharrezkoa balitz, doako betaurrekoak jarriko dizkieten optiken zerrenda familiei ematea.
  • Igerilekuetarako sarbidea ahalbidetzea edo, kasu bada, behar diren izapideak egitea.
  • Harrerak dirauen bi hilabete horietan edozein kontsulta egiteko, elkarteko arduradune-kin harremanetan jartzeko zerrenda ematea.
  • Haurrak iristen diren egunean, karpeta batean banatuko du Afanisek dokumenta-zio guztia.
  • Haurraren itzulerarako, errafiazko poltsa bana emango die Afanisek familiei.

                            

EZAUGARRI NAGUSIAK
Haur sahararrek gurearen oso bestelako errealitate bat bizi dute, inguru zail eta gogor batean bizi dira, oinarrizko beharrizanak asetzeko baliabiderik gabe. Baina horrek ez du esan nahi zoriontsu ez direnik, hala dira. Haur guztiak daude eskolatuta 3 urtez geroztik, eta herri-nortasuna landuz hezten dituzte.

Kultura eta ohiturak
Sahararrak musulmanak dira erlijioz. Litekeena da haurrek ere otoitz egiteko ohitura izatea, eta hori errespetatu egin behar zaie.
Haur hauek jaima izeneko dendatan edo adobezko etxeetan bizi dira; inoiz kanpalekuetatik irten ez direnek ez dute inoiz ikusi gurea bezalako hainbat solairutako etxebizitzarik, ez igogailurik, ez eskailerarik, etab.

Familia-gunea gurearen oso desberdina da; haiena oso zabala da: osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak, aitona-amonak, senitartekoak… denak dira haurraren hurbileko familia. Haurrak talde handitan bizitzera ohituta daude; auzokoak ere inguru hurbileko parte dira.

Ura baliabide eskasa eta aurkitzen zaila da basamortuan. Beraz, ez da harritzekoa haurrek ur askorik ez edatea lehenengo egunetan, ahalik eta gehien aurrezteko; edo, aitzitik, behar baino gehiago edatea. Jarrera hori bera errepikatzen da bainuari, eguneroko higieneari eta abarri dagokienez ere.

Gaur egun, 220v-ko sistema elektrikoa ezartzen ari dira; Aaiun falta da, eta 2020an ezartzea aurreikusten dute. Familia gehienek dute sakelako telefonoa, bai eta Whatsapp ere, Mobilis Aljeriako konpainiak inguru horretan estaldura zabaldu duenetik.

Harrerak irauten duen bitartean, baliteke haur batzuk egokitzeko zailtasunak izatea, eta horrek arazoren bat eragitea. Denak desberdinak dira; gauza arrunta dela pentsatu behar dugu, eta egoera lasaitasunez hartu, larritu gabe, eta Afanis elkarteko kideei laguntza eskatu.
Elikadura

Errefuxiatuen kanpalekuetan elikadura nazioarteko laguntzatik dator zuzenean. Beraz, ontziratutako janaria izan ohi da, eta oso gutxitan jaten dute elikagai freskorik. Horrek abitaminosi-arazoak eragiten ditu, A bitaminaren faltak eraginda, batik bat.

Gure etxean, haurrek denetik jan dezakete, baina elikagai asko berriak izan daitezke haientzat. Saihestu behar dugun elikagai bakarra txerrikia da, haien kultura eta erlijioarekiko errespetuagatik.

Opariak eta bestelakoak
Oso gomendagarria da haurrak tratatzeko irizpideak berberak izatea familia guztientzat, ez baita egokia haien artean tratu-desberdintasun handirik egotea.

Baliteke gure merkatu-aukera zabalak haurra asaldatzea eta ikusten duen oro eskatzea; horrek ez du esan nahi ezer erosi behar zaienik. Familiak ulertarazi behar die gure gizartean gauzek prezio/kostu bat dutela, eta denek ezin dugula nahi dugun guztia eduki.

Haurrari opariren bat egiteko asmoa badugu, honakoak egokiak izan daitezke: kanpalekuetarako jantzi egokiak, harri artean eta lur gogorrean ibiltzeko oinetako sendoak, negurako jantzi beroren bat eta eskolako materiala.

Horrek ez du esan nahi inoiz jostailurik erosi ezin diegunik, haurrak dira. Azpimarratu nahi dugu basamortuan gauza batzuk alferrekoak direla (piladun jostailuak, kasu) eta haur bati jostailu ikusgarri bat opari egin aurretik, gogoan izan behar dugula kanpalekuetan taldean bizi direla, eta zenbait oparik desberdintasun handiak eragin ditzaketela auzokoen eta lagunen artean.

Haurren familiari opariren bat egin nahi izanez gero, beharrezkoak diren gauzetan pentsatu behar dugu; hau da, kanpalekuetako bizimodu gogorra nolabait arintzeko balio izango duten gauzetan. Halakoetarako, Afanisei galdetzea gomendatzen dizuegu. Haur guztiek 28 kiloko maleta faktura dezakete, eta beste 5 kilo eraman ditzakete eskuko maletan etxera itzultzen direnean.

Hizkuntza
Haurren hizkuntza hassania da, arabieraren dialekto bat. Baina saharar askok gaztelania ere badaki. Haurrek bigarren hizkuntza gisa ikasten dute gaztelania eskolan. Hori dela eta, batzuek gaztelaniazko zenbait hitz ezagut ditzakete. Ohikoa da familietan kideren batek gaztelaniaz ondo jakitea.

Dena dela, hizkuntza ez da eragozpena izaten haur hauekin komunikatzeko. Hala ere, hassania eta gaztelaniazko esamolde batzuk zerrendatu dizkizuegu, haiekin hitz egin ahal izateko. Jolas dibertigarria izan daiteke.

LEGEARI DAGOZKION ALDERDIAK
  • Oporrak Bakean proiektuaren barruan, Araban egoteko baimena dute, eta hedaduraz, Espainiako estatu osoan.
  • Arabako egonaldia ezinbestean soilik luza daiteke; mediku-arrazoiengatik, hain zuzen. Alta jasotzen dutenean, kanpalekuetara itzuli behar dute.
  • Haur sahararrek pasaporte kolektiboarekin bidaiatzen dute.
  • Espainiako estatuan hegazkinez bidaiatzeko pasaporte kolektiboaren kopia behar izanez gero, eskatu Afanisi.
  • Haur hauek ezin dira adoptatu, eta harrera-aldiak egitasmoak irauten duena iraungo du, ez gehiago.
  • Iristen direnetik erantzukizun zibileko aseguru baten estaldura dute haurrek.
  • Haur bakoitzak bere osasun-txartela du, eta guk dugun estaldura berbera daukate.
  • Ikusmenaren azterketak doakoak dira, eta betaurrekoak behar badituzte, doan emango dizkiete.
  • Haurrak hortzak zaintzeko PADI programaren barruan daude.
  • Erakundeen aurrean, harrera-familia bakoitzaren izenean erregistraturik daude.

Deskargatu eskuorria.
desierto
Casa de Asociaciones "Simone de Beauvoir".
C/ San Ignacio de Loyola, nº 8-3ª planta, oficina 3.
01001 Vitoria-Gasteiz. Araba/Álava.
650134011 / 665711947. afanisalava@gmail.com.
Nº Registro: AS/A/12195/2005
Logo vertical
Logos ver
Ekimen honen laguntzaileak:
Regreso al contenido