Afanis

EU / ES
Vaya al Contenido
Raya
Ahora tengo dos familias
Hay que unirse, no para estar juntos, sino para hacer algo juntosJ. Donoso Cortes
Gure helburuak
AFANISek, sortu zenetik, herri sahararrarekin lankidetzan jardutea du lehentasun; hain zuzen ere, OPORRAK BAKEAN proiektuaren eta errefuxiatuen kanpalekuekin egiten dituen proiektuen bitartez.
Afanis
AFANIS

2005eko abenduaren 13an sortu zen AFANIS (haur sahararren harrerarako familien elkartea). Urte horretatik aurrera, harrera-familiek hartu zuten Arabako Oporrak Bakean egitarauaren kudeaketaren ardura. AFANIS osatzen dugun pertsona guztiak boluntarioak gara.

Urte batzuk geroago, elkartearen eskumenak handitu eta bestelako proiektuak gauzatu ahal izan genituen errefuxiatuen kanpalekuetan, bertan bizi diren haurrei zuzenduriko proiektuak, bereziki.

Erregistro zk.: AS/A/12195/2005

Vacaciones en paz
OPORRAK
BAKEAN
Vitoria-Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan gauzatzen dugun Oporrak Bakean egitarauaren helburua da errefuxiatuen kanpalekuetan bizi diren haur sahararrek udako bi hilabeteak Arabako familia batekin igaro dezaten ahalbidetzea. Egitasmo horri esker, bestelako errealitate bat ezagutzeko aukera izateaz gain, egonaldian zehar, medikuen azterketak jaso eta elikadura orekatua izaten dute haur horiek.

Bestalde, euskal gizartea Saharako Herriaren eta Mendebaldeko Sahararen egoeraren inguruan sentsibilizatzea ere helburuetako bat da; horrela, bi kulturen arteko hurbilpena sustatzeko eta bultzatzeko.

Proyectos
BESTELAKO PROIEKTUAK
Azken urteotan, hainbat proiektutan lanean ari gara, eta Saharari loturik dauden beste eragile batzuekin lankidetzan jardun dugu.

- Nesken eta mutilen futbol eta boleiboleko taldeentzako
kirol-ekipamenduak.
- Oinarrizko ekipamenduak.
- Ortu familiarren proiektuak.
- Sahara 4x4 proiektua.
- Elkartasun-hegaldiak.
- Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzarekin lankidetza.
- Oporrak Bakean lantaldeko kide gara.

    
Oporrak Bakean egitasmoa
1986. urtean etorri zen lehenengoz Arabara haur talde txiki bat oporraldia ematera.
Nor ziren haur horiek? Nondik etorri ziren? Eta garrantzitsuena, zergatik etortzen ziren etxeak eta familiak han utzita?
Haur haiek hirian zehar ikustean, halako galderak sortzen zitzaizkien herritarrei. Lehenengo taldea Oporrak Bakean
egitasmoaren aurreneko saioa izan zen.

Egitasmo horren helburua da haur sahararrek udako oporraldia bizileku duten –bizirauteko leku, hobe esanda– errefuxiatuen kanpalekuetatik kanpo eman ahal izatea. Bizi-baldintzak mutur-muturrekoak dira han: elikadura eskasa, osasun baldintza kaskarrak eta klima bereziki gogorra, udan 55 ºCra iristen dena.

Mendebaldeko Sahara Espainiako kolonia izan zen 1975era arte; Espainiak lurraldea eta bertako biztanleak euren kasa utzi zituen arte. Une hartan, eta Mendebaldeko Saharak dituen baliabide natural oparoen eraginez, saharako herritarren kontrako gatazka belikoari ekin zioten Marokok eta Mauritaniak, Mendebaldeko Sahara konkistatzeko helburuarekin.

Saharako armadak garaitu egin zuen Mauritania, eta gatazka hartatik baztertu egin ziren. Marokok Mendebaldeko Saharako alderik aberatsena konkistatu zuen, eta bertako herritar asko eta asko ihes egitera behartu zituen Aljeriarantz Marokoko armadak bultzatuta. Aljerian, Tinduf inguruetan kokatu ziren iheslariak, eta ihes egiterik izan ez zuten herritarrak mendean hartu eta giza eskubideen urraketa ugari pairarazi zizkieten eta pairarazten dizkiete, gaur egun oraindik, marokoarrek.

Horiek dira uda gure herrialdean ematen duten haurrak! Gatazka baten eta euren herrialdearen bidegabeko okupazioaren biktimak dira, eta “maileguan” bizi dira eurena ez den herrialde batean, benetako lurrera itzultzeko desiran.

1986. urtetik hona, 7 eta 12 urte arteko ehunka haur igaro dira gure herrialdetik.

Globos
Azken albisteak:
Suspensión del Programa Vacaciones en Paz 2020
COMUNICADO DELEGACIÓN SAHARAUI PARA ESPAÑA.
La Delegación Saharaui para España saluda muy cordialmente al movimiento solidario con el pueblo saharaui en España y tiene a bien informaros:
Publicado por Afanis - 6/4/2020
Afanis en el Programa de Eitb "AHOZ AHO"
AFANIS elkarteko Irune Lujambio “Ahoz Aho”n izan da, Oporrak Bakean ekimena hizpide. 10-12 urteko haur sahararrak Euskal Herrira ekartzen dituzte, bertako familiekin uda pasatu dezaten.
Publicado por Afanis - 10/3/2020
Programa especial Afanis en Cadena Ser Vitoria.
Esucha aquí el llamamiento de AFANIS, la asociación que gestiona la acogida en en verano niños y niñas saharauis en el marco del programa 'Vacaciones en paz'. Este año necesitan 20 nuevas familias para llegar a los 50 acogimientos.
Publicado por Afanis - 9/3/2020
Rueda de prensa Institucional vacaciones en paz 2020
Un año más se ha presentado la campaña 2020 de Vacaciones en Paz en Álava.
A la presentación han asistido la directora de Igualdad y Derechos Humanos de la Diputación Foral de Álava,
Publicado por Afanis - 27/2/2020
JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN!
Simone de Beauvoir elkarteen etxea
C/ San Ignacio de Loyola, nº 8-3ª planta, oficina 3
01001 Vitoria-Gasteiz. (Araba/Álava)
Hitzordua eskatu:
Telefonoa :
665 711 947
650 134 011
afanisalava@gmail.com

Casa de Asociaciones "Simone de Beauvoir".
C/ San Ignacio de Loyola, nº 8-3ª planta, oficina 3.
01001 Vitoria-Gasteiz. Araba/Álava.
650134011 / 665711947. afanisalava@gmail.com.
Nº Registro: AS/A/12195/2005
Logo vertical
Logos ver
Ekimen honen laguntzaileak:
Regreso al contenido